 |
 |
 |
Jatetxeko sukaldariburua Ibon Salaberria da. Profesional bikaina da eta sukaltzaritzan sartu zen Ignazio Muguruzaren estutik eta harekin egon zen bi urtez. Geroztik, sukalde askotatik pasa egin zen bere ezaguera sakontzeko, hala nola Akelarre, Miramón Arbelaitz, Saldaba, etab.
Hainbeste jatetxeetan sukaldari bezala ibilita, sukaldariburu ere bihurtu zen Krabelin jatetxean, bi urtez. Gero, Marina Berrin hiru urtez eta Bilboko Casa Vascan urtebete (eta bertan Bizkaiko Sukaldaritzaren Lehiaketa irabazi zuen 2.004ean) harik eta bere negozioa sortzeko aukera suertatu zitzaion arte, Azpeitiko Juantxo Jatetxea hain zuzen ere.
Ibon sukaldariaz gain, Gorka Izpizua ere dugu, sukaldeburu bezala, sukaldari gaztea eta saiatua bera. Pastelgintzari buruz, Mina Abdi dugu aditua eta Itziar Olazabala da jantokiburua, horretan ere nahikoa saiatua. |
| |